Fagor CA-80 C Instructions For Use Manual page 40

Table of Contents

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 9
botoiari (10). Aireztapen modu bakoitzarekin
dagokion argia piztuko da.
Oszilazioa: Sakatu oszilazioaren
botoiari (6) haizagailua ezker-eskuin
mugi dadin eta espazio handienak
modu eraginkorragoan hoztu ahal
izateko. Oszilazioa gelditu nahi
baduzu, sakatu botoi horri bigarren
aldiz.
Tenporizadorea: Sakatu
tenporizadorearen botoiari (7)
haizagailua ordu erditik 7 ordu eta
erdira bitarteko denbora tartean
funtzionamenduan egotea nahi
baduzu. Tenporizadorearen botoiari
sakatzen diozun bakoitzean denbora
tarteari ordu erdia gehituko zaio.
Zazpi ordu eta erdiko denbora tartera
heltzen denean, tenporizadorearen
botoiari berriro sakatzen bazaio
(7) haizagailua berriro etengabe
funtzionatzen hasiko da. Goiko
aldeko argiek funtzionamendurako
aukeratutako denbora tartea
adieraziko dute.
Aukeratutako denbora tartea igaro
ondoren, haizagailua automatikoki
itzaliko da.
6. GARBITZEA
Gailua mantentzeko edo garbitzeko
edozein lan egin aurretik, jarri kontrol
guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua
entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea
garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi
bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean
motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua
uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili
disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo
bestelako edozein produktu kimikorik.
7. URRUTIKO AGINTEA
Sartu pilak:
• Kendu pilak estaltzen dituen tapa.
(7 irud.)
• Sartu pilak kontuan izanda beraien
polaritatea.
• Ez nahastu bateria zaharrak berriekin.
• Jarri berriro tapa bere tokian.
Urrutiko agintearen botoiek haizagailuaren
goiko aldean dagoen kontrol paneleko
botoiek bezala funtzionatuko dute.
Urrutiko agintea haizagailutik 6 metrotara
ere erabil daiteke.
8. GAILU ELEKTRIKO ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK
EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA
Gailuaren bizitza
erabilgarriaren amaieran,
ez da etxeko hondakin
orokorrekin batera bota
behar.
Tokiko administrazioek edo
zerbitzua eskaintzen duten banatzaileek
bereizitako bilketa gune berezietara eraman
daitezke, inolako kosturik gabe.
Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita
eta behar bezala deuseztatzeak esan
nahi du ingurumenerako eta osasunerako
ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta
horiek osatzen dituzten materialak tratatzea
eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz,
energia eta baliabideak aurreztu daitezke.
Gaikako bilketan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuan bertan,
deuseztatzeko zakarrontzi tradizionalak
ez erabiltzeko ohartarazpenaren marka
agertzen da.
Informazio gehiago lortzeko, jarri
harremanetan tokiko agintariekin edo
produktua saldu dizun dendarekin.
39

Advertisement

Table of Contents
loading

Table of Contents