Canon MF832Cdw Important Safety Instructions Manual page 27

Hide thumbs Also See for MF832Cdw:
Table of Contents

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 1
• Korronte-kablea ez bildu edo korapilo baten lotu.
• Ez jarri korronte-kablea berogailu baten ondoan.
• Ez konektatu eta deskonektatu maiz korronte
konektorea.
• Ez ezarri energia konektorea inpaktu gogorren
eraginpean.
• Sartu entxufea guztiz korronte-hargunean, erabat
sartuta dagoela ziurtatuz.
• Ez ukitu makina ekaitz elektriko baten zehar.
• Ez konektatu edo deskonektatu entxufea esku
bustiekin.
• Makina denbora luzez erabiliko ez den oporretan edo
bestelakoetan, itzali eta deskonektatu elikatze-iturria.
GARRANTZITSUA
• Instalatu makina korronte-hargunearen ondoan eta
utzi behar adina leku entxufearen inguruan,
larrialdietan azkar deskonektatu ahal izateko.
• Lanean hasi aurretik, ziurtatu beti entxufea
korronte-hargunetik deskonektatuta dagoela.
• Ez konektatu korronte kablea etenik gabeko
elikatze-iturri batera. Argindarraren hutsegitea
gertatzen bada, funtzionamendu okerra edo
hutsegitea gerta daiteke.
• Ez konektatu korronte-kablea ordenagailu baten
korronte-hargune osagarrira.
• Lur-konexioa daukan ihes etengailu baten bidez
konektatutako korronte-hargune bat erabiltzea
gomendatzen dugu.
• Zarata elektrikoak makinak ez funtzionatzea edo
datuak galtzea eragin dezake.
• Deskonektatu ondoren korronte-kablea berriro
konektatzean, itxaron gutxienez 5 segundo berriro
konektatu aurretik.
• Onartutako tartea gainditzen duen tentsio jaitsierak
makinaren eta konektatutako ordenagailuen
funtzionamendu okerra edo datuak galtzea eragin
dezake.
• Energia hornidurari buruzko informazioa lortzeko, jarri
harremanetan zure elektrizitate hornitzailearekin edo
tokiko etxetresna elektrikoen dendarekin.
Manipulatzea
ABISUA
Errespetatu beti honako hau
Oker maneiatzeak sua, deskarga elektrikoa edo erredurak
sor ditzake.
• Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko usaina
botatzen badu, gehiegizko kea edo beroa botatzen
badu edo elementuren bat kaltetuta badago,
deskonektatu berehala makina korronte-hargunetik
eta jarri harremanetan baimendutako Canon saltzaile
edo zerbitzu hornitzaile batekin.
• Makina hau ez desmuntatu edo eraldatu.
• Kokatu makinaren korronte-kablea eta bestelako
kableak, baita makina barruko engranajeak eta pieza
elektrikoak haurren eskura egon ez daitezen.
• Ez jarri bitxiak edo metalezko beste objektu batzuk
edo likidoz betetako ontziak makinaren gainean.
• Ez erabili aerosol sukoiak makinaren ondoan.
• Makina hau mugitzerakoan, itzali beti etengailuarekin,
deskonektatu makina korronte-hargunetik, eta gero
deskonektatu korronte-kablea eta interfaze kableak.
• Makina korronte-hargune batera konektatuta
dagoen bitartean USB kablea konektatu edo
deskonektatzerakoan, ez ukitu konektoreko
metalezko zatia.
• Ez konektatu onartu gabeko produktuak makina
honen ataketara (korronte-hargunea, konektore
atakak, etab.).
• Aukerako produktuak instalatu edo kentzerakoan,
itzali beti makina etengailuarekin, deskonektatu
makina korronte-hargunetik, eta gero deskonektatu
korronte-kablea eta interfaze kableak.
Makinaren garbiketa eta mantentzea
Garbiketa behar bezala ez egiteak makinaren
funtzionamendu okerra, sua, deskarga elektrikoa edo
elektrizitate estatikoa sor ditzake.
• Makina aldizka garbitu behar da.
• Garbitu aurretik, itzali beti makina eta deskonektatu
korronte-hargunetik.
• Deskonektatu entxufea aldizka eta garbitu makina
zapi lehor batekin hautsa eta zikinkeria kentzeko.
• Garbitu makina urez bustitako eta ondo xukatutako
zapi batekin. Ez erabili alkoholik, bentzenorik,
disolbatzailerik edo bestelako substantzia sukoirik,
eta ez erabili sukalde-paper edo paperezko zapirik.
• Egiaztatu aldizka makinak berotzen, herdoiltzen,
koskatzen, marratzen edo pitzatzen ez dela.
Taupada-markagailuaren erabiltzaileak
Makina honek eta toner-kartutxoek magnetismo eta
ultrasoinu uhin baxuak igortzen dituzte. Taupada-
markagailua erabiltzen baduzu eta anomaliarik sentitzen
baduzu, mantendu makinatik aldenduta eta kontsultatu
zure medikuari.
KONTUZ
Kontu izan objektu astunak esposizio-beiraren
gainera erori ez daitezen
Bestela, esposizio-beira hondatu eta lesioak sor ditzake.
Ez saiatu makina paperezko tiraderak edo aukerako
produktuak (paper-elikagailua, kasete euskarria)
instalatuta dituela garraiatzen
Hori eginez gero piezak erortzeko eta lesioak eragiteko
arriskua dago.
Errespetatu beti honako hau
Hori egin ezean, lesioak, hutsegiteak edo paper-
trabatzeak sor daitezke.
• Ez jarri objektu astunak makinaren gainean.
• Kontuz ibili ireki eta ixten diren elementuak
erabiltzen dituzunean eskuak ez harrapatzeko.
• Eskuak edo hatzak harrapatzea ekiditeko, ez ukitu
papera kanporatzen duten arrabolak.
• Kontu izan papera hornitzerakoan edo paper-
trabatzeak kentzerakoan paperarekin ez mozteko.
• Ez jarri makina inpaktu edo kolpe gogorren
eraginpean.
27
• Ez erabili gehiegizko indarrik makinaren ateak, estalkiak
edo tiraderak, etab. Irekitzerakoan eta ixterakoan.
• Ez itzali makina inprimatzen ari den bitartean.
• Ez ireki edo itxi estalkirik, eta ez paperik kendu edo
gehitu makina martxan dagoen bitartean.
Makina mugitu edo berriro instalatzeko, jarraitu
Erabiltzailearen gidaliburuan jasotako argibideak
Aurretik instalatutako makina mugitzerakoan edo berriro
instalatzerakoan, jarraitu Erabiltzailearen gidaliburuko
argibideak.
Elikagailuak zuzen erabiltzea
Erabilera desegokiak lesioak sor ditzake.
• Liburu lodiak bezalako elementuen kopiak
esposizio-beiraren bidez egitean, elikagailua
kaltetzeko adina presiorik ez egin.
• Itxi elikagailua poliki-poliki.
• Ez sartu eskua edo hatzak guztiz elikagailuan.
Ez sartu eskua makinan paper tiraderak kentzen
diren bitartean (paper tiraderak instalatuta dituzten
makinetan bakarrik)
Hori egiteak lesioak sor ditzake.
Ez ukitu tenperatura altua edo goi-tentsioa
daukaten osagaiak
Hori eginez gero, erredurak edo bestelako zauriak sor
daitezke.
• Ez ukitu eskuliburuan zehaztutakoak ez diren
makinaren beste elementurik.
• Erabili eta berehala, makinaren barrualdea eta papera
kanporatzeko zirrikituak bero daude eta ez dira ukitu
behar.
• Inprimatutako papera beroa egon daiteke etengabe
inprimatzean eta kontu handiz manipulatu behar da.
Araua / erregulazioa
Produktuaren izena
Salmenta-eskualde batzuetan, produktu hau beheko
parentesi artean () ageri diren izenekin erregistratuta
egon daiteke, tokiko segurtasun-arauen arabera.
MF832Cdw (F176702)
Wireless LAN Regulatory Information
Regulatory information for users in Jordan
MF832Cdw includes approved Wireless LAN Module
(Model name: K30365).
Contains Wireless LAN Module approved by TRC/
SS/2014/407
En
Fr
De
It
Es
Ca
Eu
Pt
El
Da
Nl
No
Sv
Fi
Ru
Uk
Lv
Lt
Et
Pl
Cs
Sk
Sl
Hr
Hu
Ro
Bg
Tr
Ar
Fa

Advertisement

Table of Contents
loading

Table of Contents