Fagor TRV-250 Instructions For Use Manual page 24

Table of Contents

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 6
1. DESKRIBAPENA (1. irudia)
A. Funtzio-hautagailua
B. Tenperatura-hautagailua
C. Argi-adierazlea
D. Airea sartzeko eta irteteko sareta
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Potentzia:
TRV-250/TRV-270: 2000 W
Tentsioa: 230 V~50 Hz
3. SEGURTASUN OHARRAK
• Utzi, gutxienez, metro 1eko distantzia
aparatuaren eta bere inguruan egon
daitezkeen altzari guztien (sofak,
esaterako) artean.
• Ez funtzionarazi aparatua hormen,
altzarien eta halakoen kontra ezarrita.
• GARRANTZITSUA: Aparatu hau ez da
inoiz bainugelan edo busti daitekeen
beste edozein tokitan erabili behar.
• Erabil ezazu aparatua beti posizio
horizontalean (MOD.TRV-270) eta
bertikalean (MOD.TRV-250).
• Ez erabili arropa lehortzeko ezta
airearen sarrerako eta irteerako saretak
estalita edo trabatuta dituela, aparatua
gainberotu egin baitaiteke.
• Erabiltzaileak ez du elikatze-kablea
ordezkatu behar. Eragiketa hau pertsonal
baimenduak bakarrik egin behar du.
• Ez kokatu aparatua korronte-hargune
finko baten azpian.
• Ez estali aparatua funtzionatzen ari
den bitartean, gainberotzeak eta
sute-arriskuak ekiditeko.
• Ez erabili aparatua 4 m
azalera duten lokal edo egoitzetan.
• Aparatu hau ez dago prestatuta gaitasun
fisikoak, sentsorialak edo mentalak
gutxituta dituzten pertsonentzat
(umeak barne) ezta esperientziarik
edo ezagutzarik ez dutenentzat ere,
ez badute, aparatuaren erabilera
haiei irakatsita edo gainbegiratuta,
EU
tik beherako
2
23
segurtasunaren erantzukizuna hartuko
duen pertsonarik.
• Umeak ez dira aparatu elektrikoen
arriskuen jakitun. Beraz, zaindu egin
behar ditugu aparatua erabiltzen
dutenean.
• Ez estali airearen sarrera edo irteera
aparatua funtzionatzen ari denean.
• Ez erabili aparatua berogailua
modu automatikoan piztuko duen
programagailu, tenporizadore edo
bestelako gailuren batekin, izan ere,
sute-arriskua dago berogailua estalita
edo desegoki kokatuta badago.
Segurtasun-gailu batek eteten du
termohaizagailuaren funtzionamendua
ustekabeko gainberotzea (adibidez,
airea sartzeko eta irteteko saretak
buxatzea, motorrak ez biratzea edo
astiroegi biratzea) gertatuz gero . Berriro
funtzionarazteko, desentxufatu aparatua
minutu batzuetarako, gainberotzea eragin
duena zuzendu eta berriro entxufatu. Hori
eginda ere, aparatuak ez badu behar bezala
funtzionatzen, baimendutako Laguntza
Teknikoko Zentro batera jo behar da.
4. KONEXIO ELEKTRIKOA
• Aparatua lehen aldiz entxufatu aurretik,
ziurtatu sare elektrikoko tentsioak
ezaugarrien plakan ageri denaren balio
bera (V – voltatan) duela.
• Ziurtatu korronte-harguneak gutxienez
13 amperetako intentsitatea baduela
MOD. TRV-270-ean eta, gutxienez, 10
amperetakoa MOD. TRV-250-ean.
5. FUNTZIONAMENDUA ETA
ERABILERA
Piztea:
Hauta ezazu erabili nahi duzun programa
funtzio-hautagailua (A) dagokion posiziora
biratuz:
posizioa: Udako zerbitzua
Posizio honetan aparatuak aire hotzeko
haizagailu bezala funtzionatuko du.

Advertisement

Table of Contents
loading

This manual is also suitable for:

Trv-270

Table of Contents