Canon LBP673Cdw Important Safety Instructions Manual page 29

Hide thumbs Also See for LBP673Cdw:
Table of Contents

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 1
• Ez konektatu korronte kablea etenik gabeko
elikatze-iturri batera. Argindarraren hutsegitea
gertatzen bada, funtzionamendu okerra edo
hutsegitea gerta daiteke.
• Ez konektatu korronte-kablea ordenagailu baten
korronte-hargune osagarrira.
• Lur-konexioa daukan ihes etengailu baten bidez
konektatutako korronte-hargune bat erabiltzea
gomendatzen dugu.
• Zarata elektrikoak makinak ez funtzionatzea edo
datuak galtzea eragin dezake.
• Deskonektatu ondoren korronte-kablea berriro
konektatzean, itxaron gutxienez 5 segundo berriro
konektatu aurretik.
• Onartutako tartea gainditzen duen tentsio jaitsierak
makinaren eta konektatutako ordenagailuen
funtzionamendu okerra edo datuak galtzea eragin
dezake.
• Energia hornidurari buruzko informazioa lortzeko,
jarri harremanetan zure elektrizitate hornitzailearekin
edo tokiko etxetresna elektrikoen dendarekin.
Manipulatzea
ABISUA
Errespetatu beti honako hau
Oker maneiatzeak sua, deskarga elektrikoa edo erredurak
sor ditzake.
• Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko usaina
botatzen badu, gehiegizko kea edo beroa botatzen
badu edo elementuren bat kaltetuta badago,
deskonektatu berehala makina korronte-hargunetik
eta jarri harremanetan zure saltzailearekin edo
zerbitzu-ordezkariarekin.
• Makina hau ez desmuntatu edo eraldatu.
• Kokatu makinaren korronte-kablea eta bestelako
kableak, baita makina barruko engranajeak eta pieza
elektrikoak haurren eskura egon ez daitezen.
• Ez jarri bitxiak edo metalezko beste objektu batzuk
edo likidoz betetako ontziak makinaren gainean.
• Ez erabili aerosol sukoiak makinaren ondoan.
• Makina hau mugitzerakoan, itzali beti etengailuarekin,
deskonektatu makina korronte-hargunetik, eta gero
deskonektatu korronte-kablea eta interfaze kableak.
• Makina korronte-hargune batera konektatuta dagoen
bitartean USB kablea konektatu edo deskonektatzerakoan,
ez ukitu konektoreko metalezko zatia.
• Ez konektatu onartu gabeko produktuak makina
honen ataketara (korronte-hargunea, konektore
atakak, etab.).
• Aukerako produktuak instalatu edo kentzerakoan,
itzali beti makina etengailuarekin, deskonektatu
makina korronte-hargunetik, eta gero deskonektatu
korronte-kablea eta interfaze kableak.
Makinaren garbiketa eta mantentzea
Garbiketa behar bezala ez egiteak makinaren
funtzionamendu okerra, sua, deskarga elektrikoa edo
elektrizitate estatikoa sor ditzake.
• Makina aldizka garbitu behar da.
• Garbitu aurretik, itzali beti makina eta deskonektatu
korronte-hargunetik.
• Deskonektatu entxufea aldizka eta garbitu makina
zapi lehor batekin hautsa eta zikinkeria kentzeko.
• Garbitu makina urez bustitako eta ondo xukatutako
zapi batekin. Ez erabili alkoholik, bentzenorik,
disolbatzailerik edo bestelako substantzia sukoirik,
eta ez erabili sukalde-paper edo paperezko zapirik.
• Egiaztatu aldizka makinak berotzen, herdoiltzen,
koskatzen, marratzen edo pitzatzen ez dela.
Taupada-markagailuaren erabiltzaileak
Makina honek eta toner-kartutxoek magnetismo eta
ultrasoinu uhin baxuak igortzen dituzte. Taupada-
markagailua erabiltzen baduzu eta anomaliarik sentitzen
baduzu, mantendu makinatik aldenduta eta kontsultatu
zure medikuari.
KONTUZ
Ez saiatu makina paperezko tiraderak edo aukerako
produktuak (paper-elikagailua) instalatuta dituela
garraiatzen
Hori eginez gero piezak erortzeko eta lesioak eragiteko
arriskua dago.
Errespetatu beti honako hau
Hori egin ezean, lesioak, hutsegiteak edo paper-
trabatzeak sor daitezke.
• Ez jarri objektu astunak makinaren gainean.
• Kontuz ibili ireki eta ixten diren elementuak
erabiltzen dituzunean eskuak ez harrapatzeko.
• Eskuak edo hatzak harrapatzea ekiditeko, ez ukitu
papera kanporatzen duten arrabolak.
• Kontu izan papera hornitzerakoan edo paper-
trabatzeak kentzerakoan paperarekin edo makinaren
elementuekin eskuak edo hatzak ez mozteko.
• Ez jarri makina inpaktu edo kolpe gogorren
eraginpean.
• Ez erabili gehiegizko indarrik makinaren ateak,
estalkiak edo tiraderak, etab. Irekitzerakoan eta
ixterakoan.
• Ez itzali makina inprimatzen ari den bitartean.
• Ez ireki edo itxi estalkirik, eta ez paperik kendu edo
gehitu makina martxan dagoen bitartean.
• Ez sartu eskuak makina barruan guztiz beharrezkoa
izan ezean.
Makina mugitu edo berriro instalatzeko, jarraitu
Erabiltzailearen gidaliburuan jasotako argibideak
Aurretik instalatutako makina mugitzerakoan edo berriro
instalatzerakoan, jarraitu Erabiltzailearen gidaliburuko
argibideak.
Ez sartu eskua makinan paper tiraderak kentzen
diren bitartean (paper tiraderak instalatuta dituzten
makinetan bakarrik)
Hori egiteak lesioak sor ditzake.
Ez ukitu tenperatura altua edo goi-tentsioa
daukaten osagaiak
Hori eginez gero, erredurak edo bestelako zauriak sor
daitezke.
• Ez ukitu eskuliburuan zehaztutakoak ez diren
makinaren beste elementurik.
29
• Erabili eta berehala, makinaren barrualdea eta
papera kanporatzeko zirrikituak bero daude eta ez
dira ukitu behar.
• Inprimatutako papera beroa egon daiteke etengabe
inprimatzean eta kontu handiz manipulatu behar da.
Araua / erregulazioa
Produktuaren izena
Salmenta-eskualde batzuetan, produktu hau beheko
parentesi artean () ageri diren izenekin erregistratuta
egon daiteke, tokiko segurtasun-arauen arabera.
LBP673Cdw (F810200)
Wireless LAN Regulatory Information
Regulatory information for users in Russia
Подтверждение соответствия Минкомсвязи России:
Декларация соответствия № Д-МДРД-5398 от
28.05.2018 года, действительна до 28.05.2024 года,
зарегистрирована в Федеральном агентстве связи
07.06.2018
Regulatory information for users in UAE
LBP673Cdw includes approved Wireless LAN Module
(Model name: AW-NM333).
TRA
REGISTERED No: ER63428/18
DEALER No: DA0060877/11
EB Zuzentarauen bateragarritasun
elektromagnetiko (BEM) baldintzak
Ekipamendu honek EB Zuzentarauaren BEMak lortzeko
ezinbesteko baldintzak betetzen ditu. Produktu honek
230 V, 50 Hzko sarrera nominala batekin EB
Zuzentarauaren BEMak betetzen dituela adierazten
dugu, nahiz eta produktuaren sarrera nominala 220-240
V, 50/60 Hz izan. EB Zuzentarauaren BEM baldintza
teknikoak betetzeko, beharrezkoa da blindatutako
kableak erabiltzea.
Ekipo Elektriko eta Elektronikoen
Hondakinei (WEEE) eta Bateriei
buruzko EBko Zuzentarauak
WEEE eta Bateria Zuzentarauei buruzko informazioa
Erabiltzailearen gidaliburua azken bertsioan (HTML
eskuliburua) eskuragarri dago, Canon webgunean
(https://oip.manual.canon/) ikus daitekeena.
RE Zuzentaraua
(Europako irrati ekipamenduetarako bakarrik)
RE Adostasun Adierazpena
En
Fr
De
It
Es
Ca
Eu
Pt
El
Da
Nl
No
Sv
Fi
Ru
Uk
Lv
Lt
Et
Pl
Cs
Sk
Sl
Hr
Hu
Ro
Bg
Tr
Ar
Fa

Advertisement

Table of Contents
loading

Table of Contents