Download Print this page

Fagor VFI400R Instruction Manual page 58

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 15
4
Segurtasuna
• Plakaren sareko zirkuituak argindar-etengailu
omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3mm-ko
distantzia izan behar da.
• Plaka, baimena duen instalatzaile batek
instalatu beharko du, instalatzeko
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak
jarraituta.
• Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan
adierazitako gehienezko potentziara egokitu
behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea
arauzko lur-hargunera.
• Kablea hondatuta badago, saldu osteko
zerbitzuak edo antzeko langile kualifi katuren
batek ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
• Fokuak barruko tenperatura mugatzen duen
gailu bat dauka, plaka gehiegi berotzen bada
fokua deskonektatzen duena.
• Fokua erabili ondoren dagokion aginteaz itzali.
• Beirazko gainazala pitzatu edo hausten bada,
deskonektatu plaka saretik berehala, gerta
daitezkeen txoke elektrikoak ekiditeko. Ez erabili
plaka beira aldatu arte (4.1.1).
• Janariak gainezka egiten badu eta aginte teklen
gainera erortzen bada, plaka gelditu egingo da
eta soinu bat entzungo da (4.1.2).
• Sentsoreren bati denbora luzez sakatzen
badiozu edo objekturen bat dagoelako
sentsoreak aktibatuta badaude, plaka gelditu
egingo da, eta soinu bat entzungo da (4.1.3).
• Ez jarri azpia bero duten ontziak sentsoreen
gainean, sentsoreak sakatzerakoan erre
zaitezke-eta (4.1.3)
• Haur txikiak plakatik urrun egon daitezela,
berotzen diren gainazalak asko berotu daitezke-
eta plaka martxan dagoenean. Erabili blokeo-
sistema haurrek aginteekin jolastu ez dezaten.
• Aparatu hau ez da gaitasunak murriztuta
dituzten pertsonek erabiltzeko.
• Egon beti plakatik hurbil koipe edo olioa duten
jakiak prestatzen ari zarenean. Asko berotzen
badira, su har dezakete-eta.
56
• Plaka kaxoi baten gainean instalatuta badago,
ez gorde kaxoi horretan su har dezakeen
objekturik
5
Ingurumena
Plaka ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Erabili beti janari
bakoitzari dagokion potentzia, eta ontziak
aukeratzerakoan, kontuan izan beti prestatu
behar duzun janari kantitatea. Beroa hobekien
transmititzen da ontziaren azpia eta egosketa
gunearen diametroa neurri berekoak direnean.
Kozinatzen bukatzen duzunean, ontzia janaria
prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu;
horrela, bertan metatutako hondar-beroa erabil
dezakezu eta energia aurreztu.
Erabili beti tapa tenperatura mantentzeko,
lurrunaren bidez beroa galtzen baita.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen
kudeaketa.
Ez nahastu aparatuak etxeko ohiko hondakinekin.
Utzi zure plaka hondakin bilketarako zentro berezi
batean.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi
zenuen saltokiarekin.
e u s k a r a

Advertisement

loading