Download Print this page

Fagor VFI400R Instruction Manual page 57

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 15
desagertu eta bakarrik mantentze-potentzia
ikusiko da. Fokuak ohiko moduan jarraituko du
martxan. Berotze azkarraren funtzioa desaktibatu
nahi baduzu, sakatu programatutako fokuaren
ikonoa, eta aukeratu berriro beste potentzia bat.
dfghjklmo modeloak: Aukeratu foku bat eta
gehienezko potentzian jarri
ikusi arte (9 bat eta puntu bat) (2.9.3). Erregulatu
potentzia
tekla sakatuta. 3. eta 6. mailen
artean egotea gomendatzen da (2.9.4). 5
segundoren ondoren berotze azkarra balidatuko
da eta potentzia eta puntu bat ikusiko dira
(2.9.5). Gehienezko tenperatura lortu ondoren,
puntu dezimala desagertu eta fokuak ohiko
moduan jarraituko du martxan. Funtzioa bertan
behera uzteko, sakatu programatutako fokuaren
tekla eta aukeratu beste potentzia bat.
2.10 Bitroak agintedunak. Ziurtatu eragingo
duzun fokua erabili nahi duzun bera dela
(2.10.1). Agintea nahi duzun aldera biratu, eta
funtzionamendu-argia piztuko da (2.10.2). Argi
horrek fokua itzali ondoren oraindik bero dagoela
ere adierazten du.
Foku bikoitza edo erretilu-fokua duten
modeloetan, agintea ezkerrerantz biratuta
fokuaren zati bat erregulatzen da, eta
eskuinerantz biratuta, berriz, foku osoa (2.10.3)
2.11 Fokua itzaltzea. Aukeratu
nahi duzun fokutik.
2.12 Hondar-beroa. Plaka erabili ondoren, fokuek
bero jarraitzen dute denbora-tarte batez,
aukeratutako potentziaren arabera, eta oraindik
bero dauden fokuetan
ikusiko da. Ez ukitu foku horiek, erre zaitezke-
eta.
Oharra: Argindarra mozten bada, berriro datorrenean
ez da
irudia ikusiko nahiz eta kozinatzeko erabili
den aldea oraindik bero egon. Beraz, kontuan izan
hori.
2.13 Blokeo-funtzioa. Haurrek plaka erabil ez
dezaten, sakatu
tekla 3 segundoz, eta horrela
blokeoa aktibatuko duzu. Desblokeatzeko, berriro
egin gauza bera.
Gomendioak:
• Ez eman kolperik ontziekin kristalaren gainean.
• Aluminiozko ontziak ez dira gomendatzen,
beiraren gainean orbanak sor ditzaketelako, ez
bada altzairu herdoilgaitzezko babesa dutela
azpian.
tekla sakatuta,
0
potentzia itzali
bat edo puntu bat
• Bero-fokuek ez dute funtzionatu behar gainean
ontzirik ez badute.
• Ontziaren azpiak laua izan behar du eta siku egon
behar du.
• Ziurtatu ontziek erabiliko duzun fokuaren
diametroa edo handiagoa dutela, eta ontzia bero
fokuaren gainean jartzerakoan, fokuaren erdi-
erdian jarri.
• Ahal bada ez mugitu ontziak, beiran markak egin
daitezke-eta.
• Plaka janariak prestatzeko baino ez erabili; inoiz ez
lan-mahai bezala.
• Ez isuri zuzenean ur hotzik oraindik bero dagoen
plakaren gainean.
Adi: Kozinatzeko guneen etenkako
funtzionamenduak ez du esan nahi matxuratuta
daudenik. Aukeratutako potentziaren arabera tarte
luzeagoetan edo laburragoetan piztuta edo itzalita
izango dira.
3
Mantentzea eta
garbitzea
• Ez erabili lurrunez garbitzeko inolako
makinarik.
• Garbitu sarri zure plakaren gainazala, hozten
denean. Ez erabili produktu edo esponja
urratzailerik.Garbitzeko, erabili zapi umela eta
xaboi ura 3.1.1)
• Astean behin, plaka erabat garbitu
bitrozeramikarako produktu bereziekin. Zure
bitrozeramika garbitzeko eta zaintzeko VITRO-
CLEN gomendatzen dizugu.
• Gogor itsatsitako zikinkeria kentzeko, erabili
beirak garbitzeko errasketa berezi bat 3.1.2)
• Deskuiduan, plaka gainean azukrea edo
azukrea duen zerbait edo plastikoa erretzen
bada, garbitu lehenbailehen, plaka bero
dagoen bitartean; bestela, orbanak geldi
daitezke betiko.
• Errasketaren hortzak egoera onean beharko
du; hala ez bada, aldatu.
e u s k a r a
55

Advertisement

loading