Canon MF543x MF542x Getting Started page 197

Table of Contents

Advertisement

Available languages
  • EN

Available languages

  • ENGLISH, page 132
GARRANTZITSUA
Konektatzean
Ez konektatu energia-kablea eten ezin
daitekeen energia-iturri batera. Horrela,
makinak gaizki funtziona dezake edo hondatu
egin daiteke argia joaten denean.
Makina hargune ugariko korronte-entxufe
batera entxufatzen baduzu, ez erabili
gainerakoak beste gailu batzuk konektatzeko.
Ez konektatu energia-kablea ordenagailuko
korronte-entxufera.
Beste neurri batzuk
Zarata elektrikoak makinak gaizki funtzionatze
edo datuak galtzea eragin dezake.
Manipulatzea
ABISUA
Makinak ezohiko zarata egiten badu, ezohiko
usaina badario, kea ateratzen bazaio edo
gehiegi berotu bada, desentxufatu korrontetik
berehala eta jarri harremanetan Canon
banatzaile baimenduarekin. Erabiltzen jarraituz
gero, su har dezake edo deskarga elektrikoak
eman ditzake.
Ez desmuntatu edo aldatu makina. Tentsio eta
tenperatura altuko osagaiak daude makina
barruan. Makina desmuntatu edo aldatuz gero,
su har dezake edo deskarga elektrikoak sor
ditzake.
Jarri makina haurrak energia-kablea eta beste
kable batzuk eta makina barruko tresnak eta
zati elektrikoak ukituko ez dituzten toki batean.
Bestela, ustekabeko istripuak izan daitezke.
Ez erabili esprai sukoirik makinatik gertu.
Substantzia sukoiak makina barruko zati
elektrikoak ukitzen badituzte, baliteke su
hartze edo deskarga elektrikoak ematea.
Makina mugitzean, ziurtatu makina itzalita
dagoela eta, ondoren, desentxufatu entxufea
eta kableak. Horrela egiten ez baduzu, baliteke
energia-kablea edo bestelako kableak
hondatzea, eta sua piztea edo deskarga
elektrikoak ematea.
Entxufea hargune elektrikoan sartuta dagoela
USB kablea sartzean edo ateratzean, ez ukitu
konektorearen metalezko zatia, deskarga
elektrikoa eman baitiezazuke.
Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara
Makinak fluxu magnetiko baxua eta ultrasoinu
uhinak sortzen ditu. Bihotz-markagailua erabiltzen
baduzu eta ohikoak ez diren gauzak sentitzen
badituzu, urrundu makinatik eta joan berehala
medikuarengana.
KONTUZ
Ez jarri objektu pisutsurik makinan, erori egin
baitaitezke eta zauriak eragin.
Segurtasunagatik, desentxufatu energia-kablea
makina denbora luzez erabili behar ez bada.
Kontuz ireki estalkiak, eskuetan min hartzea
ekiditeko.
Izan eskuak eta jantziak zilindroetatik urrun,
irteerako eremuan. Zilindroek eskuak edo
arropa harrapatzen badizkizute, baliteke min
egitea.
Makinaren barnealdea eta irteerako erretenak
oso bero daude, erabili eta berehala. Saihestu
eremu horiek ukitzea, ez erretzeko. Gainera,
baliteke inprimatutako papera bero egotea ere
irteten denean; beraz, kontuz manipulatu. Ez
bazara kontuz ibiltzen, baliteke erretzea.
Kontu izan objektu pisutsurik, hiztegi bat
esaterako, beirazko platinaren gainean ez
botatzeko, bestela hau hondatu eta zauriak sor
ditzake eta.
Ez mugitu makina paper tiraderak edo
aukerako paper elikagailuak instalatuta dituela.
Bestela, baliteke horiek erori eta zauriak
sortzea.
Elikagailua
Ez sakatu elikagailua indar handiz, beira liburu
lodien kopiak egiteko erabiltzean. Bestela,
beira apurtu eta zauritu egin zaitezke.
Itxi kontuz elikagailua eskuak ez harrapatzeko;
bestela, min har dezakezu.
Kontu izan eskuak edo hatzak elikagailuan ez
sartzeko. Bestela, baliteke zauriak jasatea.
Paperaren tiradera
Ez sartu eskuak makinan paper-erretilua
aterata dagoenean, min har baitezakezu.
Energia aurrezlea tekla
Sakatu
(Energia-aurrezlea) segurtasunagatik,
makina denbora luzez erabiliko ez denean,
gauez esaterako. Gainera, itzali pizteko eta
itzaltzeko tekla eta desentxufatu makina
segurtasunagatik, denbora luzez erabili behar
ez denean, oporretan esaterako.
Laser-segurtasuna
Produktua 1 klaseko laser-produktu gisa berretsi
da IEC60825-1:2014 eta EN60825-1:2014 arauetan.
CLASS 1 LASER PRODUCT
LASER KLASSE 1
APPAREIL À LASER DE CLASSE 1
APPARECCHIO LASER DI CLASSE 1
PRODUCTO LÁSER DE CLASE 1
APARELHO A LASER DE CLASSE 1
LUOKAN 1 LASER-TUOTE
LASERPRODUKT KLASS 1
Laser-argia kaltegarria izan daiteke giza
gorputzarentzat. Produktuari darion erradiazioa
guzti mugatuta dagoenez babesteko hodiekin
eta kanpoko estalkiekin, laser-argia ezin da
makinatik irten erabiltzen denean. Irakurri
segurtasun-ohar eta -argibide hauek.
Ez ireki inoiz makinako eskuliburuetan esaten
ez den estalkirik.
Laser-argia irten eta begietan sartzen bazaizu,
begiak kalte ditzake.
Eskuliburuan zehazten ez diren kontrolak,
doikuntzak edo prozedura-errendimenduak
erabiliz gero, erradiazio-arriskua izan dezake.
Laserraren segurtasun-abisua
GARRANTZITSUA
Jarraitu kontuz ibiltzeko etiketako eta makinan
aurkitzen diren argibideak.
Ez eman makinari kolpe edo bibrazio
indartsurik.
Ez behar ateak, estalkia eta beste zati batzuk
irekitzera edo ixtera. Hori eginez gero, makina
kalte daiteke.
Ez itzali etengailu nagusia edo ireki estalkia,
makina erabiltzen ari den bitartean. Papera
traba daiteke.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen kable
modularra.
Erabili 3 metro baino gutxiago dituen USB
kablea.
Eu
197

Advertisement

Table of Contents
loading

Table of Contents